Wang Ching-Lampang-Chiang Mai

Shukothaitik gora lehen aldiz bakardadea sentitu dot. Ez kotxerik, ez motorrik, ez txakurrik denbora luzean. Gustora ibili naz arroz-soloen artean.

Wang Ching-era heldu ta herritik buelta bat emon dot, zeozer jan… Ez da herri turistiko bat ta kaletik noianean danak begire daukodaz irribarre bat aurpegian dutela.

image

 

image

Hurrengo egunean, bidaiko lehen mendateagaz topo egin naben. Mendate luzea, ez aldatz oso oso potenteekin baina 10-15km gorantza… Luze egin jatan… Pisu nahikotxo daroat bizikletan ta ez dakit materiala utzi beharko doten etapa gogorrgoak datozenerako…

Lanpang herri politte iruditu jatan, erreka handi bategaz ta leku asko daukoz pote bat hartzeko edo ta afaltzeko. Hemen turistak berriz be agertu die.

image

 

Chiang Mai- ra heltzeko 100 km falta ziren ta hauek izan dira momentuz errepideen aldetik txarrenak. Tartean beste mendate potente bat, kotxe kamioi ta motorren artean. Etapa ia osoa autobia batetik joan behar izan naz ta azkenengo 15 km- ak kendute gaur ez dot ezer disfrutatu bizikleta gañean.

Chiang Mai, iparraldeko hiriburua. Bertan Warms Showers- eko beste lagun bategaz elkartu naz, Krist.

Track: Si Satchanalai – Wang Chin / Wang Chin – Lampang / Lampang – Chiang Mai

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

6 Comments

  1. Jon Pelayo
    abuztua 26
    Reply

    Irakurri dudana Chiang Mai´taz oso interesantea dirudi ezta?, Inguruan parke batzuk dagoz eta hirian ere ikusteko badago. Gero nora zoaz, Myanmar aldera segiduan edo egun batzuk pasako zara ingurua ezagutzen.
    Zelan doa zure Thaiera?

    • iker
      iraila 12
      Reply

      Iepa Jon, momentuz Chiang Mai da ezagutu doten hiri-heri interesgarriena bai. Denboralditxo bat bizitzen gelditzeko leku ona.

  2. Mikel Elorza
    iraila 10
    Reply

    Besarkada bat Elorrixotik! Animo eta eutsi bideari!

    • iker
      iraila 12
      Reply

      Eskerrik asko Mikel!! Hemen gabiz jota fuego egunero bero hau aguantetan baina gustora!! Besarkada bat Laos erdikaldetik!

  3. marco
    iraila 13
    Reply

    non ho capito niente di quello che c’è scritto ma dico: GRANDE IKER!…belle foto!

    • iker
      iraila 19
      Reply

      Jejeje!!!,El sujeto Marco!!el sujeto!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude