Phitsanulok utzi ta Shukothairako etapa oso garrantzitsua zan niretzako. Akiles tendoiakin bueltaka nenbilen ta bizikletari egindako aldaketa txikia emaitza ona emongo zuela ikusteke zeuen oraindik.
Egune aurrera joan ala hankak ondo sentitu doaz ta zorionez emoten dau dana hobetzen doiala ta nire bidaia bizikletakaz jarraitu ahal izango dotela.
Shukothaira heldu ta herria ta tenpluak bisitatzeko motorra alokatzen ahalegindu naz baina ezin, ez doztie alokatu nahi izan, arraroa egin jata baina gauzak horrela tuk-tuk bat hartu dot.
Afaldu ostean zerbeza bat hartzeko Chopper taberna ez dago bape txarto!
Hurrengo egunean Shukothai utzi ta Si-Sachanalai herrira joan nintzen. Bertako tenpluak bizikletarekin bizitatu ta ondoan zegoen Homestay baten gelditu nintzen. Bi artista margolari dira guesthaouseko jabeak ta argazki batzutan ikusi nabenagaitik beste zikloturista batzut be handik pasatakoak ziren. Neska erdi gaixorik zeuen, ta tipue ahalegindu zen niri atenditzen. Oso jatorra zan. Ingelesez txintik bez baina nigaz berba eitzen.
Hor jarri doztan musika klasika ederra, Vivaldi, ta horregaz bidaiako nire lehen liburua lasai lasai irakurtzen pasau naben arratsaldea “1000 soles esplendidos”.
Track: Phitsanulok – Sukhothai
oso ondo espero mas noticias de tu viaje, con todas las dificultades que encuentres eso hace saber valorar las cosas que tenemos.besos
Animo Iker!
Zer moduzkuek die bidiek?
Trafikoakin bizikletan ibilttie kosta eitten da?
Zer bide mota artzen dozu?
Norantza zoiez?
Zein helburu dittuzu?
Besarkada bat!
Iepa Mikel!
Galdera askotxo!! 😉
Bidiek oso onak orokorrean, bai generalak, bai bigarren mailakoak be. Trafiko handixe dau batez be hiri sarreretan ta autobietan be. Beste zonalde batzuetan lasai lasai bakardadean zoiez. Ala ta be, kotxeak nahiko errespetatzen zaitue ta momentuz ez dot euki arazorik. Ointxe iparraldean nau, Chiang Mai-n, blogean bertan, ibilbide sailan ikusi ahal dozu mapie. Hemendik egun gutxitara Laoserantza juengo naz.
Besarkada bat!! Ondo segi!