Phitsanulok herrira bidean

Phitsanulok herrian Warms Showers taldeko beste kide baten etxera joan behar nintzen ta hararte heltzeko “trantsizio” egun batzuk euki behar nabezan.

Lehen egunetik aurrera egun guztietan goizeko 6etan hasten naz bizikletakin martxan. Bizikletakin bigarren egun honetan 75km egin ta gero kaleko postu baten galdetu dot ta guesthouse batzuetara bideratu naute. Akiles taloiko miñak jarraitzen dau.

image

Guesthouseko arduradunak ondoko herrira buelta turistikoa egitera gonbidatu nau ta han joan gara bera, bere semea ta hirurok. Oso kuriosoa izan da. Afaltzera be gonbidatu nau. Thailandiako jendea benetan atsegiña ta laguntzeko prest.

image

Hirugarren egunean Naghon Sawan herrirarte egitea lortu dot. Ezin izan dot jarraitu, beroak hilda ta taloiko minagaz, Thailandiako 5. hiririk handienean gelditu naz. Oso hiri handixe, industriala modu batean ta hemen, kaletik ez da turistarik ikusten. Jende gehiena begiratzen gelditzen jata.

Hurrengo goizean akiles tendoiko miña ikusite deskantso egune hartu ta bizikletaren sillina egokitu ostean, Phitsanulok herrira eroango doztan trena hartu dot. Arroz-solo izugarriak ikusten dira bidai osoan zehar. Trenean momentuoro pasatzen dira janari saltzaileak ta danetarik jan ahal dozu bertan.

image

Phitsanulok-en egin behar dodazen 2-3 deskantso egunekin ta sillina azkenean ondo egokitu dodan esperantzarekin heldu naz Phitsanulok-era.

 

Track: Lopburi – Chao PhrayaChao Phraya – Nakhon Sawan

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

2 Comments

  1. Jon Pelayo
    abuztua 25
    Reply

    por fin topatzen dudan non uztea nire iradukizunak. Primeran aragazkiak ta komentarioak hi a ze martxa daramazu, ezta. Zenbat kilometro egin dozuz jadanik?. Jabiren bizikleta jukua emoten jarraitzen du.
    Aste nagusia behin pasata, orain errekuperazio fasean nauzu, latzegia izan da aurtengoa. Zahartzen goaz eta gurputzak ez du lahen bezala aguantatzen.
    Segi aragakiak eta aportazioak igotzen, jarraitzaile sutsusak duzuz hemendik eta.

    • iker
      abuztua 25
      Reply

      Iepa Jon!!
      Hemen gabiz Thailandia iparraldean! Dana ondo! Azken egunetan bizikleta alde batera ta herri handi baten egon naz, Chiang Mai! Giro ederra dauko! Orain baso aldean nau, Pai “hippie” herritxo baten! Ea Budista amaitzen doten txo!!
      3 egun barru berriz bizikleta hartu ta Laos bidean jarriko naz!! Besarkada bat!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude