Lopburi, lehen egune bizikletagaz

Lehen egun hau momentuz bizikleta gainean bidai osoan izan doten egunik txarrena izan da. Berandu urten nintzen Lopburirantza, bero larrei hartu naben ta bide erdian akiles taloian berriz miña igertzen hasi nintzen.

Mindute ta gorputzan bero kolpe bat jaso banaben moduen heldu nintzen Lopburira. Tximinoen herria moduen ezagutzen da herri hau ta arrazoiakin. Herriaren zonalde baten tenplu txiki ta eder batzuen ondoan ehundaka tximino pillatzen dira. Izugarria da kale erditik tximinoak lasai lasai pasatzen ikustea.

Guesthousean Ernesto, Madrildar bat, ezagutu naben ta beragaz Erregearen urtebetze jaia zela ta festa bat antolatute zeuen parke eder batera juen giñen girue ikustera. Han gustora afaldu ta azken trague hostalean bota gendun beste jende bategaz batera.

Lopburi 2014

Egun gogorra bizikleta gañean, bai fisikoki ta bereziki psikologikoki. Lehen egunean ta miñekin hastea gogorra da ta duda asko zortarazten dotzuz.

Behintzet arratsalde-gaba gustora pasau naben!!

Lopburi 2014

 

Track: Ayyutthaya – Lopburi

 

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

One Comment

  1. Aitziber
    abendua 6
    Reply

    Iker, zure bloga aurkitu dut eta zure baimenarekin, zuk idatzitako hitzak irakurriz, zure bidai zoragarria disfrutatzea gustatuko litzaidake….

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude