Vignemale – Clot de la Hunt – Cervillona

Urteetan menditzar honen atzetik ibili naz.

Errespetua ta era berean mirespena sortu izan dozta. Ez da mendirik altuena ezta zailena ere baina era berean indar berezi bat gordetzen dau.
Orain dela urtebete eskiekin ahalegindu giñen baina Baysselancera heldu ta atzera egin behar izan gendun eguraldi txarragaitik.

Iazko argazki eder bat bere iparraldetik aterata.

PRIRIPLAN 2013 (11)

Aurten ibiltzen beste aldetik egin dotzagu.

SONY DSC

Lanetik urten, furgoneta bete, Jon jaso ta Gavarnie aldera abiatu gara. Eguraldi ederra dator asteburu honetarako.

Gavarnie-ra heldu ta Vignemale aldera egiten duen errepidea hartu dogu. Behekaldean dagoen lautadatxo baten gelditu gara lo egitera. Bagenekixen errepidea moztute zegoela baina ez genekixen ze puntutan izango zan. Hurrengo goziean ikusiko gendun.

SONY DSCSONY DSC

Zapatuan itxartu, lasai lasai gozaldu ta motxilak prestatzen jarri gara. Denbora horretan kotxe batzuk gorantza ein dave ta hori ikusite gu be furgonarekin gorantza tiretu dogu. 2 Km egin ostean errepidea moztuta zegoen lekurarte heldu gara. 10 bat kotxe dauz berton.

Puntu honetatik urtegirarte 5-6 km daukoguz ibiltzen. Ez dago prisarik, egun osoa daukogu Baysselance-ko aterpetxera heltzeko ta eguraldia primerakoa da.

Ibiltzen jarri ta segiduan ikusi dogu errepidea moztuta egotearen zergatiaren arrazoia, errepide guztian zehar 3 edo 4 elur jauzi erraldoi bidea moztuta mantentzen dute.

IMG_1041 IMG_1043

Urtegirarte heldu gara ta bertotik hasten zan elurra inguruan…

IMG_1123_4_5_tonemapped

Bertotik ikusten da inguru guzti honen edertasuna. Ibilbideak ez dauko zailtasun berezirik.

SONY DSC IMG_1050IMG_1053

Lehen egun honetan Baysselancerarte kranpoiak jartzeko beharra ez dogu ikusten ta ahal dogunean haitzetatik sartzen gara elurra alde batera utziz.

Baysselancetik bista ederrak daukoguz

SONY DSC IMG_1080_1_2_tonemapped IMG_1061

Garai honetan oraindik Baysselancen ez dago aterpetxea atendidu ta zaintzen dauenik. Bertora heldu ta ez dago iñor aterpetxean, 2-3 logela zabalik dauz ta bertan jendea egon dala ikusten da lo sakuak etab… dauzelarik… ziur gero etorriko direla.

Edurra urtu beharra daukogu janaria prestatzeko behar dogun ura zein edatekoa lortzeko.

IMG_1063 IMG_1066 IMG_1060

Zeozer bazkaltzen ta eguzkitan botata lasai pasatzen doguz arratsaldeko lehen orduak… 16:00 inguru hasten da jendea aterpetxera heltzen, gehienak mendiko eskiekin datos: beste Euskaldun batzuk, Katalanak ta Frantzesak.

Goiz afaldu ta eguzkia sartzen hasten denean danok aterpetxe barrura sartzen gara, zeozer irakurri ta lotara. Bihar 5etan gora.

Frontalekin hasi gara ibiltzen, eguna garbi datorrela atzematen da ta gogotsu irtetzen gara. Ilargia lagun dugularik glaziarrean sartzen gara, beharrezko ez dan materiala haitz batzuen ondoan gorde ta pisua kendute gorantza jarraitzen dogu. Z handi batzuk egin ostean glaziarraren goikaldean aurkitzen gara, eguna argituta bistak itzelak dira. Vignemalen alderdi honetan zirko ederra sortzen dute 3000m-tik gorako 8-9 tontorrek.

Tontorrera heltzeko aldatza gogor jartzen da ta elur ta harri arteatik krestara heltzen gara. Zati hau ez da oso arriskutxua baina bai eskuekin lagundu behar gara gorantza egiteko. Krestan gagozela suabe suabe tontorrera heltzen gara. Vignemale edo Pic Longe. Ederra!!

IMG_1101 IMG_1098SONY DSCSONY DSCSONY DSCSONY DSCIMG_1120SONY DSCIMG_1101IMG_1098

Tontorrean gagoz aterpetxean zegozan katalanekin ta 2 frantzesekin. Frantzesak aterpetxe kanpoan lo egin dute bibakean… ondo ezagutzen dabe ingurue ta beraien atzetik Clot de la Hunt ta Cerbillonarantza martxan jartzen gara. Kresterio ederra bi tontor hauek egiteko egiten dogun ibilbidea. Teknikoago ta prisa barik egin beharrrekoa.

SONY DSCIMG_1115IMG_1114

 

Cerbillonara heldu ta behelainoa sartzen hasi da glaziarretik gora… denboraz be ez gagoz hain ondo ta beherantzako bidea hartzea erabakitzen dogu.

IMG_1119

Materiala jaso ta beherantza. Bide luzea daukogu furgonara heldu aurretik. 4 ordu geroago heldu gara.

Ederra paraje hau benetan, bueltauko gara beste baten, zihur!!

Hemen uzten dizuet Jonek egindako bideo bikaina!

Beste bideotxo bat

 

Argazkiak: Jon Garate-Iker Cabrejas

Tracka: Vignemale

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude