Santiago Bidea 10. etapa. Melide-Santiago

Bueno gaur Santiagora heltzea espero dot. Egune aterri haltzau da!! Azken etapa honetan eguraldiak treguatxo bat emongo doztala emoten dau. Ondo gozaldu ta martxan jarri naz.

Gaur berriz be ibilbide originala hartu ahal izan dot eta etapa osoa gusture egin dot. Azken etapak ez moduen, gaur gozatu egin dot ibilbide honegaz. Gora beherak bai baina neurrikoak. Bideak nahiko garbi ta lokatz gutxi. Akiles taloietan miña jarraitzen dau baina azken txanpa honetan km-ak arin doaz aurrera ta konturatu barik Santiagora heldu naz.

SONY DSC

DSC_0697

 

 

SONY DSC


SONY DSC

 

 

Track-a wikiloc.com eta Ibilbideak.com daukozue eskuragarri.Melide-Santiago

 

 

Bueno, abentura hau amaitu da.

Santiago Bidea hasieran pentsatzen nabena baino askoz ere gogorragoa egin jata. Bizikletan asko ez dabillenari (nire kasu) ez dotzat gomendatzen 50km-60km baino askoz ere km gehiago egunean egitea. 12-13 egun neurri ona dala pentsatzen dot. Ez da paseotxo bat ezta gutxiago ere baina egiteak merezi du!!

Santiago Bideak 3 lagun on emon doztaz, barreak, sufrimenduak, paraje ederrak ta alforkejin bidaiatzea zer dan ikasten joateko aukera. Ez da izango nire azken bidaia bizikletarekin. Ziur ezetz!!

1522940_633381066747215_5924612584569967131_o

 

Caminho de Santiago 2014 597

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude