Santiago Bidea 9.etapa. Triacastela-Melide

Ez dago etapa errezik. Suposatzen da Santiago Bidearen zatirik zailenak egin dodazela baina hemen egun bakoitza gogorra da. Gaur ere euria goiz goizetik. Ez dago treguarik.

Bakarrik urten naz, Roberto berandutxuau urtengo dau. Ziur bidean zehar harrapatzen nauela. Gaurko egun petralaz errepidea hartzea erabaki dot.

Etaparen erdian Robertok harrapatu nau. Berarekin km batzuk egin dodaz ta bera aurrera egin dau. Fuerte dabil Roberto. Beranduago berriz elkartu gara.


DSC_0693 DSC_0694

 

Egunaren bukaeran berak aurrera egin dau ta ni Meliden gelditu naz. Gora behera askoko egune euki dogu, busti bustita egun osoan.

Meliden nire osabekin elkartu naz. Etxean moduen sentitu naz. Melidetik ezin da alde egin bertoko olagarroa jan barik!!

Track-a wikiloc.com eta Ibilbideak.com daukozue eskuragarri.

Triacastela-Melide

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude