Bandung utzi ta Javako kostalderantz abiatu nintzen, konkretuki Pangandaran aldera.
Pangandaran arrantzale izandako herritxo bat da baina azken urteotan herria bitan zaituta moduen gelditu da, zonalde turistikoa ta herri arrantzalea. Pena apur bat emoten dau hotel handi batzuk egin dituztelako ta zonaldea apur bat kaltetua ikusten dalako. Ala ta be, surfa egiteko zonalde oso ona ei da ta surf kurtsoak jasotzera jende asko jueten da bertora bai prezioengaitik bai olatuengaitik.
Pangandaran herritik kilometro batzuetara beste herri eta zonalde interesagarri bat dago, Batukaras. Hemen oso olatu eder bat sortzen da ta inguruan be Green Canyon ta Greeen Baley bisitatu ahal dira. Prestaute dauzen tour hoietako bat hartu behar izan naben zonalde hau bisitatzeko baina pena merezi izen zaben.
Be First to Comment