Santiago Bidea 8. etapa. Ponferrada-Triacastela

Gaur euria egin du. oso oso gogorra gaurko ere. Hotza.

Gaur O Cebreiro mendate ezagune toketan zan.

O cebreiro mendataren erdian dagoen Faia herrixkan gelditu naz bazkaltzera ta gorputza apur bat berotzera. Lañoak ez daukie itxura onik. O cebreiroren zatirik gogorrena falta jataz egiteko.

Gorantza noiala, kriston aldapetan berriz ere euria hasi da, txingorra, haizea… emoten dau naturak egun hauetan froga bat jartzen ari doztala…

O Cebreiro igo baina hau ez da amaitu, km batzuk egin behar izan dodaz euri ta haize tartean Alto de Poiora heldu arte. Amaitezina igoera ta jeitsiera gogorragoa euri, haize ta hotazren ondorioz….

Traicastela herrira heldu naz, Sarriara heltzeko ez daukot indarrik ta daukoten hotzakin bertoko aterpetxean gelditu naz. Miseria apur bat pasau dot gaur ere.

Ordu pare bat geroago non eta Robertoren bizikletaz aurkitzen nazela aterpetxe aurrean!!!

Roberto eta biok afaltzera juen gara ta benetan primeran sartu zaigu Galiziar Salda beroa, benetan primerakoa. Valkiriak iada bizikleta utzi ta ibiltzen hasi da. Marco O Cebrerion dagoen aterpetxean gelditu da. Egunak soberan dauzko Santiagora heltzeko ta lasaitxoago hartuko dauz hurrengo etapak.

Track-a wikiloc.com eta Ibilbideak.com daukozue eskuragarri.

Ponferrada-Triacastela

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude