Santiago Bidea 7. etapa. Leon-Ponferrada

Gaur etapa gogorra dator. Cruz de Ferro tontorra igo beharra daukot.

Mendi honetara gerturatzeko 60km egin behar izan dodaz. Bazkaltzen gelditu naz Cruz de Ferroren zatirik gogorrena egin aurretik.

Jatetxetik urten ta euria hasi du. Hotza gero eta handiagoa ta elurra hasi du. Iñoiz ez dot pasau hainbesteko hotzik, ez mendi altuenetan bez. Behelainoak dana eztaltzen dau. Oso gogorra egin jata Cruz de Ferroren igoeraren azken ordua. Haizea, hotza ta elurre mara mara.

Guztiz isostuta ta oso kantzaute Ponferradarantza doan 15km jeitsiera hartzen dot. Haizea izoztuta dator ta Bierzoko lehen herrixkara hotzikarakin heldu naz. Zeozer beroa hartu ta Ponferradararte heltzea erabakit dot. Ez daukot indarrik Villafranca del Bierzora heltzeko. Bi hanketako akiles tendoiak minduta heldu naz azkenean Ponferradara.

Buff zelako egun gogorra!! Gaur bakarrik nago afaltzeko ta pasau doten hotzakin homenaldi bat emon naz afal orduan. Merezita ze demonio!!

DSC_0688

Track-a wikiloc.com eta Ibilbideak.com daukozue eskuragarri.Leon-Ponferrada

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude