Java, Indonesiaren Bihotza

Egune heldu zan, nire lagun maiteetaz agurtu eta ferri txiki baten barruan Singapore atzean utzi naben. Batam Singapore-tik gertuen dagoen Indonesiako irla txiki bat da eta bertan hartzen da ferria Jakartaruntz. Batam-era heldu eta berriz Asian sartzen zara bapatean.

 

Pelni deitzen da Indonesiako ferri enpresarik handiena. Ez da bape erreza beraien ofizina Batam irlan aurkitzea, jendeari galdetzea da aukerarik onena eta ticketa erostera denborakin joatea komeni da.

Ferria itxaroten nengoela bi Indonesiar jatorrekin berbetan hasi nintzen eta horrela monstruo handiaren barruan sartu giñen. Bi tipo hauek zaindu ninduten bidai guztian zehar. Zeozer behar banaben han zeuzien ni laguntzeko prest.

Esperientzia ikaragarria da 500 Indonesiarrekin barku baten bidaiatzea. Jakartara heltzeko behar diren 28 orduak oso gustora pasa nituen. Ederrena ilunabarrak izan ziren itsasoaren haunditasunean.

 

Jakarta bezelako 10 milioi biztanle dituen hiri ezezagun batera gabaz heltzea eta bizikletan portutik urten beharra ez da gauzarik ederrena baina bai abentura handia dala. Lo egin ta hurrengo egunean Jakartatik urtetzea erabaki eta Bandung hirirantza tiretu naben. Tartean gaba bat pasa naben herritxo baten. Giro izugarria zeuen herriko kale nagusian, danak begira begira nituen, ez da agertzen turista askorik inguru hauetatik.

Bandung-era iritsi eta hemendik aurrera nire bidaia markatu zuen pertsona ezagutu naben. Bandung 7 milio pertsona bizi diren hiri handia da. Hostal bat neukon gida liburuan eta bertora euri txaparrada baten azpian iritsi nintzenean, hostala itzita zegoen. Bustita ta nora juen jakin barik. Zorte txar hau zorte ona bihurtu zen gerora. Hostaletik 100 metrora Eiger kirol denda handi bat ikusi naben eta berton galdetzea okurridu jaten. Sartu eta han etorri jatan tipo handi bat laguntzera: Paimo Indonesian ciclist!! milaka historia ditu Paimok, liburuak be idatzi ditu bere abenturekin, mendia eta bizikleta uztartuz. Paimo, Indonesia osoan ezaguna eta mirestua dan zikloturista eta nire bidai osoan laguntza ezin handiago emon doztana. Tipo bikaina zentsu guztietan.

 

Paimok emondako kontaktuekin eta iradokizunekin dana primeran juen zan irla jendetsu honetan zehar. Bere lagunen baten etxean ez bazan, kurutze gorriko zein suhiltzaileeen ofizinetara hubildu ta berton emoten doztien lo egiteko lekua. Holako jendearekin erreza da bidaiatzea.

 

 

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude