Santiago Bide 6.etapa. Carrion de los Condes-Leon

Carrionetik Leonerarte heltzea da gaurko erronka. Gustora egin ditut lehengo 30 km-ak.
Horren ostean, bi aukera zeuezan bideakin jarraitzeko. Nik bihotz bakartientzako bidea hartu dot. 20 km ia bakarrik egin dodaz. Paramoaren paramoa da hau.

SONY DSC

Egun luzea, batez ere buruarentzako. Akiles tendoiko miña haundituz doa. Kargatzen nabil egunero. Ibuprofenoa hartzen hasia naiz.

Aterpetxera heldu, dutxa bat hartu ta Leonetik buelta bate motera juen naz. Leoneko plaza nagusitik nengoela horra hor Roberto nire lagun Italiarrakin aurkitzen nazela aurrez aurre!! Hau bai ezusteko ona!! Holan da bizitza. Nire 3 lagunak nire aterpetxe berdiñean dauz. Ze ondo!!

Danok batera Leonetik bueltatxo bat emon dogu.

SONY DSC

SONY DSC SONY DSCSONY DSC


Afaldu ta aterpetxera bueltatxeko gogorik ez baina 22:30etan bertan egon behar gara. Pena apur bategaz oheratu gara, gustora jarraituko gendun berbetan ta ardaua edaten.

Track-a wikiloc.com eta Ibilbideak.com daukozue eskuragarri.Carrion-Leon

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude