Singapore

Singapore beti geldituko da nire oroitzapenean han ezagutu naben bikote paregabeagaitik. Greta eta James, Warmshowers kide maitagarriak. Horrelako bidai luze baten jendearen laguntza ezin bestekoa egiten da batzuetan sortzen diren ostopo
eta ustegabekoei aurre egiteko. Momentu hoietan, esku bat botatzen dotzuten pertsonak bidaian zehar askotan gogoratuko dozuz eta betirako geldituko dira zure retinan.

image

Singapore, herrialdea baino hiri handi bat da, Europako hiri moderno eta aberats bat Asiako zonalde honetan kokatua. Zubi bat zeharkatu eta beste mundu baten kokatzen zara. Kale garbi garbiak, kotxeak, etxeak, jatetxeak… Dana aldatu da bapatean. Malasiar asko berton lan egiten dabe, egunez lan eskaxenetan dabiz eta gabez Malaysiara bueltatzen dira lo egitera. Diru asko mugitzen da Singaporen, Asiako porturik garrantzitsuenetarikoa ei da. Ironikoa da, irla bat non bere biztanleak ezin diren itsasoan bainatu. Dana diruaren truke. Irla osoa barku handiez inguratute dau, aparkaleku gisa erabiltzen dabe zonalde osoa eta itsasontzi hauek egunero olio mordoa uretara botatzen dabien bitartean milioiak uzten diote Singaporeko herrialdeari.

image

Hiriak, nire ikuspuntutik bi zonalde interesgarri daukoz, bata Txina Town zonaldea, giro ona eta merke jan ahal dan leku gutxienetariko eta bestea Skyline-Marina Bay eta handik luzatzen den zonalde berdea.

Marina Bay-n dago hiriaren bihotza, egixe esan berton egin dabiezan eraikuntza batzuk benetan espektakularrak direla eta argazki zaleontzako ederra da bertatik paseatzea. Batzuetan horrelako hiri handiak ikustean nire buruari galdetzen diot “noraino helduko gara horrelako makro eraikuntzekin?”

Zonalde guzti honetan bizikletentzako bideekin aurkitzen gara. Hiriko zonalde ezagunena itsasoari jandako zonalde zabal baten dago. Hemen kokatzen da giroa eta aisialdia Singaporerko jendeantzako. Egia esan lekue ederra da hormigoiz eginda badago ere…ilunabarra bertan ikustea ikuskizuna aparta bihurtzen da, hiria argi artifizialez argitzen ikusteak.

Bertan Indiar musika festibal bat ikusteko aukera euki naben eta handik egun gutxira Kalakan euskal taldea joko zabela ikusi naben kartel handi baten!!!

 

James eta Greta-ren etxean 6 egun egin nabezan nire Indonesiako bisaua jasotzen nauen harte. Asteburuen enbaxadakoak ez dabe lanik egiten eta 3 egun behar dira bisaua jasotzeko. Horretaz aparte, oso zorrotxak dira kontu honekin eta herrialdetik urtetzeko bidai txartel “on” bat eskatzen dabe. Azkenean arazo honen aurrean barku txartel merke bat erosi naben Indonesiatik urtetzeko jakinda beste leku batetik urtengo nintzela. Hurrengo geltokia Java.

 

 

 

 

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude