Malaysia

Sarrera bakar baten laburbiltzen ahaleginduko naiz Malaysian zehar bizitakoa.

Langkawi

Malaysiara heltzeko ferri bat hartu eta Langkawi irlara joan nintzen. Irlara iritxi orduko nabarmentzen da herrialde aldaketa, kirol portu bat, bela untzi elegante asko, hotel handiak, argi asko…

Asteburua da eta jendetza dabil kaleetan. Segiduan ikusten dot Malaysiaren kultur nahasketa handia Malaio-Indio-Txinatar artean. Txinatar eta Indiar jatetxe asko ikusten dira eta Indiar baten oso gustora eta merke afaltzen dot gaba egiten dan bitartean.

Presa barik nabil, afaldu eta gero, gaba erdian irlaren beste aldean dagoen hondartza baterantza noia. Bidea pentsatzen nabena baino gogorragoa da eta 22:00 aldera iristen naz hondartzara bertan lo egiteko asmoaz. Hondartza, zonalde turistikoan dago kokatua baina berton lo egiteko leku segurua ei da. Gazte asko dabiz pasiuan hondartzatik, ez turistak bakarrik Malaio asko dabiz gabaz gozatzen. Malaio bikote batek komentatzen dozta peninsulako Malaio asko Langkawi-ra joaten diezela asteburu edo oporrak pasatzera.

Kanping denda jarri eta hortik denbora gutxira bi ekaitz hurreratzen diezela ikusten dot, baikotza hondartzaren alde batetik dator! Gaba ederra baino ederragoa jartzen da. Trumoiak, tximistak alde batera eta bestera eta zeruertzean txalupen argi berdeak. Gogoratzeko ilunabar hoietakoa!!

Goizean goiz, dana jaso eta hondartzan bainu bat hartu eta gero irlari bueltatxo bat emoten dotzat.

Irlaren zati bat laua da baina beste zati bat menditxua eta horretan ez naz sartzen. Hondartza eder batzuegaz aurkitzen naiz eta resort batzuen hondartza pribatuekin. Resort larrei. Teleferiko handi bat jarri dute orain dela gutxi mendi irlako mendi altuenera igotzeko…txapuza bat…goian zubi erraldoi batzuk egin dabez tontorretik tontorrera pasatzeko.

Langkawik, niretzako ez dauko beste munduko ezer berezirik baina bertan bizitako ilunabarrak denbora luzean gogoratuko ditut.

Horrela, Langkawi-n bi gaba egin eta gero momentua heldu da Malaysiako penintsulan sartzeko. Ferria Alor Setar herrian uzten nau eta handik, mendebaldeko kostaldetik Georgetown, Penang irlako hiriburura bideratzen naz. Ibilbide horretan ez dago ezer berezirik. Errepide onak eta laua.

Jendearen aldetik, hemen erlijioaren aldaketa eragin handia daukola emoten sentitzen dot momentuoro. Bidean jende atsegina aurkitzen dot bidean baina orokorrean distantziak mantetntzen dabe eta ez da erreza beraiekin hartu emonik eukitzea. Kontrol soziala dago erlijioren aldetik batez ere herri txikietan.

Penang Irlara sartzeko ferria hartu beharra dago, bizikletak eta oinezkoek ezin dira bi zubi erraldoietatik pasa peninsulatik irlara. Oso merkea da bidaia. Ferrian bizikletero bat ezagutzen dot eta bere beste lagun bizikletero batengana eroaten nau. Azken hau Malaysiatik Londresera bizikletan egin zuen Olinpiaden urtean 2012an. Tipo oso jatorrak.

Penang-Georgetown

Niretzako Georgetown Malaysiako hiririk ederrena da duda barik. Hiria baño, herri bat da, bere alde zaharra Txinatar arkitekturan oinarritua, Little India zonalde zaratatxuaz, Txina Town-eko gabeko giro paregabeaz eta hiri guztian zehar aurkitzen diren kaleko arteak benetan hiri honi berezitasun handia emoten dotza.

Oso gustora emoten duaz egun pare bat bere kaleetatik galtzen naizen bitartean, bere janariaz eta jendeaz gozatzen eta kaleko arteaz disfrutatzen. Giro bikaina dago, jatetxe eta kafetegi ederrak, artea, musika edonon. Hiri bat astetxo batzuk pasatzeko.

Pangkor

Penang-ek utzitako gustu onakin aurrera egiten dot eta Pangkor irlara bidean jartzen naz. Pare bat egunetan irlara heldu naz. Oinarte ez zegoen aldaparik baina irla onek kriston aldapak daukoz. Tximinoen tartetik bi hondartza ederren ondoan dagoen zonalde “turistiko” batera heltzen naz. Leku lasaia, jatetxe on eta merkeekin, arrain freskoa jateko leku ona. Kaiak, urpekaritza etab. egiteko aukera ere dagoelarik.

Kuala Lumpur

Kuala Lumpur munstrora noa. Bidea aspergarria egiten da momentu batzuetan baina hirira heltzerakoan joder zelako trafikoa! Oso arriskutxua da hiriko sarrera, autopistatik noa…ez dago beste biderik hirira sartzeko…hiri erdira noa han dagoen GH batera. Hostala oso leku onean hiria bisitatzeko. Kuala Lumpurrek ez dauko gauza handirik. Botanik garden, Txinatar auzunea eta Petronas dorreen gunea. Bi gaba egiten dodaz eta nahikoa. Momentuz gutxien gustau jatan hiriburue da.

Malaka

Hurrengo parada Malaka. Ederra kostaldeko herritxo hau, Portugesen influentzia segiduan nabarmentzen da eraikuntzetan eta giro ederra aurkitzen dot bertan. Oso gustora ibiltzen da errekaldetik, kale estuetatik eta gabeko merkatutik. Niretzako Malaysiako bigarren hiri-herri interesgarriena eta polittena. Pena hondartza ederrik ez eukitzea berton.

Malakatik zuzenean Singapore bidean jartzen naz. Transizio egunak dira baina jende atsegina ezagutzen dot bidean, bide onak baina aspergarriak… malaysian Warmshowers kideak egon badagoz baina ez dot inoren erantzunik jaso. Kostalde osoa zeharkatzen dot. Kostata heltzen naz Singaporera, buelta asko eta egun luze luze baten ondoren.

Horrela nahasketaren ondorioz janari eta hiri ederrak dituen Malaysiataz agurtzen naz. Mendebaldeko kostaldea oso erreza da bizikletaz zeharkatzeko. Gutiz laua, apur bat aspergarrixe momentu batzuetan. Zoritxarrez jendea atsegina baina kontrolpean dagoela ikusten da erlijioren ondorioz, ala ere, ez dot euki inongo arazorik eta espero baino hobeto sentitu naz herrialde honetan.

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude