Krabi eta Koh Phi Phi

Kho Phangan-ek utzitako zapore onakin berriz be bizikleta hartzeko momentua heldu da. Ferritik jeitsi ta Krabi bidean jarri naz, bertan nire kuadrillako Zirru dator bisitan eta egun batzuk batera egingo doguz.

Krabirarte bidea gora beheratxue da baina errepideak onak dira eta inguru politta zeharkatzen da.

Thailandiako hegoaldea

Krabitik 20 bat Km-tara, medi tontorrean tenplu bat ikusi eta bertora gertura naz. Ustekabez datozen gauza hoietako bat izan da. Behekaldean estupa erraldoi bat amaitzeke dago,

Thailandiako hegoaldea

mendi tontorrean dagoen tenplura igotzeko 1.237 eskilara igo behar dira.

Thailandiako hegoaldea

Eta horrela tximinoen tartetik gorantza noie.

Eguraldi bikaina dago eta mendi puntatik ikuspegia zoragarrixe da. Krabiko kostalde osoa ikusten da eta inguruko mendiak ere.

Tenplutik jeitsi eta bisita amaitutzat emon behar nabenien, bertoko tipo batek monjeen basora joateko gomendatu dozta eta horrela eskilara batzuk igo eta gero oihan baten sartu naz. Ibilaldi zoragrrixe basotik, monjeen etxolaletatik eta koba batzuen artetik.

Krabin egun pare bat emon ditut zain Zirru bertora heldu aurretik. Krabi ez da oso herri politxe baina giro alaia eta bertoko jendearekin nahastatzeko aukera ona emoten dau. Bertotik irla askotara joateko abiapuntu egokia da. Gabero merkatu jendetsua egiten dute, musika, janari etabarrekin. Taberna batzuetan musika zuzenean entzuteko aukera be dago. Zerbeza batzuk hartzeko herri egokixe.

image

Bala gorriari konponketa batzuk be egiteko denbora hartzen dot. Pimeran atendidu naute.

Ta azkenean heldu da!!!

image

Horrela Zirru ta biok Koh Phi Phi-ra joan giñen egun pare bat pasatzera. Thailandiako irlarik ezagunena ta turistikoena. Egunero dozenaka turista heltzen dira bertora. Motxilero asko juergarako prest. Hala ere onarte etortzea eta ingurune honetaz gozatzeak niretzako bai merezi dau. Longboat bat hartzea eguneko tour bat egiteko eta artxipelago hau osatzen duten irlak bisitatzea egin beharreko ibilaldia da. Ikaragarri ur gardenak, biztanlerik gabeko irla menditsuak, oihanez inguratuak…

Koh Phi Phi guretzako ez zan izan aste bat gelditzeko lekue baina 2-3 gaba pasetako leku politze da zergaitik ez. Merezi dau ikusteak.

Zirrutaz agurtu ta beste egun bat gehiago Krabin egin naben beste irla batzuk bisitatzera joateko, Zirru Koh Tao bidean jarri zan urpekari kurtsoa be egiteko, azkenean advance nibela atera zauen!!

Krabi utzi ta Malaysia bidean jarri nintzen, Trat herrian, Malaysia-tik gertu zorte handia euki naben ta Warmshowers taldeko familia bat ezagutzeko aukera euki naben berton. Modu ezin hobeagoagoa Thailandiari agur esateko bertoko familia bat ezagutuz.

image

Familiak gomendatuta, bizikleta alforja barik hartu eta Trat-eko ingurunea ikustera joan nintzen. Harritu egin ninduen kostalde eder eta lasai hau.

Barku bat hartuz esan diot agur Thailandiari. Thailandiako zonalde handi bat zeharkatu dot azken asteetan. Desberdiñak dira Iparraldea eta Hegoaldea, barrukaldea eta kostaldea. Herrialde erreza bizikletarekin bidaiatzeko. Paraje natural ederrez osatua, tenplu zahar eta berriez apaindua. Bertoko jendeak ez zaitu huts egingo.

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

One Comment

  1. otsaila 7
    Reply

    he estado viendo las fotos en las que estas con zirru merece la pena el viaje ya me estas guardando algun billete para la coleccion besarkada bat aita

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude