Koh Tao eta Koh Phangan

Koh Tao, Koh Phangan eta Koh Samuik Thailandiako golkoko artxipelago ezagunena osatzen dute. Irla menditxuak dira danak, trekking polittak egin leikez berton edo ta motor baten zeharkatu. Bizikletan be ibili leike bertatik baina aldapa ederrak aurkituko doguz berton.

Koh Tao, irlara hurbildu nintzen batez ere urpekari kurtso bat egitera ta bueno egia da irlaren zati baten taberna eta txiringo larrei dauzela, motxilero eta juerga nahikotxo baina irlak merezi du ta kurtsoa egitea baita. Nahiko merke urteten dau bertan Open Water lehen urratsa 180€ egitea.

Koh Tao

Koh Tao

Pura Vida urpekari taldearen erreferentzia onak nituen, Euskaldun batzuk dauz berton lanean ta hara joan nintzen zuzenean. Open Water kurtsoa arratsalde batean emoten dan atal teorikoaz eta 3 egun praktikak itsasoan eginez osatzen da. Azken egunean praktikak egin eta gero azterketa bat egiten da.

Koh Tao

Horrela irlara heldu eta denbora galdu barik kurtsoagaz hasi nintzen arratsalde horretan bertan. Hurrengo egunean teoria apur bat ta barkure juen giñen. Anbiente jatorra barkuen Andaluzak, Katalanak, Euskaldunak…

Koh Tao

Koh Tao

Koh Tao

Ikusgarrixe bertako uretako dibersidadea, nahiko ur garbiagaz aurkitu giñen 3 egunetan, praktikak ur azpian egiten, gozatzen. Horrela egunero metro gehiagotara urperatuz eta praktika desberdiñak eginez Open Water tituloa poltsikora! Advance 2. Urratsa beste baterako!

Koh Tao

Koh Tao

Kurtsoa amaitu eta hurrengo egunean Koh Phanganerantza juen nintzen, Fool Moon Party ezagunaren irla. Desfase ta juergaren irla ei da, ta juerga nahi bada hor dago batez be uharteko ekialdean kokatute, baina Koh Panganek beste gauza asko be emoten dauz, lasaitasuna nahi bada leku asko daukoz Yoga edo ta meditaziorako. Irla ezagutzeko motorra alokatzea da errezena ta zonalde ikaragarri polittak be daukoz.

Koh Phangan

 

Koh Samui hiru irletatik handiena ez naben bisitatu eta beriz ere bizikleta gainean jarri eta zuzenean Krabirantza juen nintzen kostaldeaz aldatuz eta itsasoz aldatuz ere.

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

One Comment

  1. Mikel Elorza
    urtarrila 30
    Reply

    Aupa Txo!!!
    Zer nolako argazki polittek!!! Geure bidaia gogorarazten didate!
    Ba dirudi kamara eta bizikleta dominatutak dauzkazula. Hemendik gauzak triste samar, murrizketa planak gora eta behera…baina beno, donriendo en “el pais de la nube gris”. Besarkada bat eta animo!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude