Thailandiako Hegoaldea

Thailandiako golkoko ekialdea izan da momenturarte nire bidaiko zatirik zatarrena duda barik. Koh Chang, Thailandiako bigarren irlarik handienaren ekialdea kendute beste kostalde guztia Bangkok-erarte depresioan sartzeko modukoa da.

Dana suntsitute dau resort, hotel eta etxe orratz handiekin. Pena handia emon dozta holako zonalde polita konstruktoreen esanetara ikusteak.

Azken egunotan, zonalde honetatik bizikleta gainean Euskal Herriaz asko gogoratu naz, asko pozten nau turismotik bizi ez dan Durango moduko herri baten bizitzeaz ta nahiz eta Euskal Herrian turismoak gora egin azken urteetan nahiko ondo mantentzen da gure kostaldea ta barrukaldea beste herrialde batzuekin konparatuz. Ea horrela jarraitzen dauen ta interes ekonomikoak ez diren jartzen naturaren gainetik askotan gertatzen dan moduen.

Zonalde guzti hau, Pattaya, Jomtien etab… Guztiz galdutako zonaldeak dira. Zorionez egun luze hauetan jende jatorra ezagutu dot ta horrek animoak emon doztaz aurrera jarraitzeko.

thailandiako hegoaldea

 Thailandiako hegoaldeaThailandiako hegoaldea

Bangkok hiri erditik pasatu beharrean ondoko herri batetik, Samut Prakan-etik, erreka barkuan zeharkatu eta hemendik aurrera gauzak hobetzen joan dira egunetik egunera zonalde ederragoan sartuz.

Errekaren beste aldean ziklista talde askorekin aurkitu naiz eta gozaltzera be gonbidatu doztie. Bangkok-eko ziklista asko hegoalderantza tiretan dabe asteburuetan inguru horretan dagozan errepide lasaietatik bueltatxo bat emotera.

Thailandiako hegoaldeaThailandiako hegoaldeaThailandiako hegoaldea

Thailandiako hegoaldea

 

Phetchaburi herrira sartzerakoan Maria ta Lukasz-egaz aurkitu naiz, bigarren Polandar zikloturista bikotea! Oso bikote jatorra lehen momentutik ta batera guesthaouse batera joan giñen gaba pasetan.

Thailandiako hegoaldea

Norabide berdiña daroagu eta hurrengo egunean batera ekin diogu bizikletari. Ibilbidea ta ingurunea gero ta ederragoa. Cave Khao Sam Roi Yot National Park-era heldu giñen. Ez geneukon inongo informaziorik zonaldeaz baina asko gustau iakun. Ez dago ia turistarik, arrantzale herritxo batetik trekking txiki bat egin eta gero peninsula txiki batera heltzen zara, tximinoak non nahi ikusten dira, basatia, ikusgarrixe, oso politxe, menditxo bat igo eta gero barruan tenplu bat daukon koba erraldoi batera heldu giñen.

Thailandiako hegoaldea

Hondartza ondoan pasau gendun gaba txipiroiak arrantzatzen dituzten barkuak ikusten. Ekaitza be zetorrela.

Thailandiako hegoaldea

Hurrengo egunean, zoritxarrez Lukasz-ek gaba txarra pasatu zauen eta inguruko hostal baten gelditu behar izan ziren hasi eta denbora gutxira. Pena bat izan da egun gehiago beraiekin batera ezin egin izatea.

Horrela, berriz be bakarrik, errepide errez eta lauetatik kostalde guztia zeharkatu naben Chumpom-erarte. Bidean hondartza ederrak eta jende oso atsegina. Gustora!

Thailandiako kostaldeaThailandiako hegoaldea

 

Hurrengo geltokia Koh Tao!

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude