Kanbodiako Kostaldea

KEP

Phnom Penh utzi ta Kanboadiako kostaldera habiatu naz.

Egun baten egin ahal izan dot Kep-erarte doan ibilbide politte. Ilunabarrean hostalera heldu ta “herria” ikustera joan naz bizikletarekin. Kep-ek nire ustez ez dauko interes handirik, Txinatar turisten neurrira egindako herri bat da edo, ez dakit ondo zelan definitu…resort handi batzuk egin dabez, “mamu herria”dirudi.

Hurrengo goizean itsasoan bidaiko lehen bainua hartu ta egunez konfirmatu dot ingurua ez daukola ezer interesgarririk. Kep-en hondartzan egon ta karramarroak piperbeltz berdeakin jatea da egin daitekeen gauzarik onena eta hori ikusite Kampot bidean jarri naiz.

KAMPOT

Paksen ezagutu naben bikote jator batetik erreferentzia onak daukodaz herri honetaz ta beraiek esandako hostalera zuzenean joan naiz, Olly’s place. Leku ederra, lasaia, erreka ondoan dagoena eta logelak banbuz egindako etxolak.

Kampot

Gustora egoten da leku honetan ta errekan bertan bainutxo bat hartu ta gero karramarro piperbeltz berdeakin jatera joan naz. Merke ta izugarri ona!!! Kristona!!!! Pena argazkirik ez eukitzea! Baten bat zonalde honetara badator hau jatea gomendatuko nioke duda barik!

Ta egune ondo amaitzeko nire lagunek gomendatutako Ecran taberna-zinera joan naz. Bertan afaria hartzen dozu, noodles edo dumplings-ak ta afariakin areto txikira sartzen zara. “Frank” pelikula ikusi dot ta azpi-tituloekin lagundute primeran pasau dot pelikula hau ikusten. ez galdu aukera pelikula hau ikusteko!! FRANK

Shinauk

Kanpot utzi ta Shinauk aldera habiatu naz. Shinauk, Kambodia kostaldeko herri turistikoena da. Errepidea ta bidea nahiko ona da baina azkenengo 30 km-ak oso arriskutxuak dira zikloturistentzako!! Argi ibili!
Shinauk ez dauko ezer berezirik, taberna ta jatetxe asko hondartza ta herri guztian zehar.  Hondartza politen bat be badauko herritik 10 minutura oinez. Kanbodiako kostalde osoan bezala hemen arrain goxue jan leike prezio onean ta Barrakuda arrain ezagune probatzen dot, goxue baina beste barik! Juergarako leku nahikotxo dauz bertan, alkohola nahiko merke dau herrialde osoan.

Logistika arazo batzuengaitik nahi nukeena baino egun gehiago pasau behar izan duaz Shinauk-en eta Kanpot-eko giro lasaia faltan bota dot.

Koh Rong-en ez dago errepiderik eta horregaitik Shinauk-en nire bizikleta ondo gordeta utzi ta barkua hartu dot Koh Rong-era.

Koh Rong

Koh Rong, motxileruentzako Kanbodiako irlarik ezagunena. Kanbodiako Koh Phi Phi?? Niretzako ez, oraindik ez, baina orain da momentu ona irla bisitatzeko, eraikuntza berri nahikotxo egiten dabiz ta 2-3 urteren buruan irla osoa aldatuko dala emoten dau. Taberna-Guesthouse batzuk berandurarte zabalik egoten dira eta juerga nahi duenak hor dauko aukera.

Koh Rong

Oso irla politte da, basatia, kriston ohiana daukona erdialdean ta hondartza ederrekin.

Koh Rong

Koh Rong-en ez daukot zorte handirik eguraldiarekin ta ezin izan dot irlaz nahi beste gozatu baina beste aldetik jende jatorra ezagutu dot bertan.

Koh Rong

Kanbodiako Kostaldea

Asiako zonalde honetan egunero bide ondoetan eta erreketan ikusten dotena hemen be ikusten dot. Iparraldeko hondartza ederrean milaka plastiko, toneladaka, hondartza lerro osoan zehar. Plastikozko mundua sortu dogu.

KOH KONG

Thailandiara pasatu aurretik bi egun emon dodaz Koh Kong mugako herrian. Espero nabena baino gehiago eskaini egin dozta turista gutxiko herri arrantzale honek.

Koh Kong

Koh Kong

Koh Kong

koh Kong

Kanbodia zapore oso onakin utzi dot. Agur!

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude