“1975-1979 artean Khmer Gorrien erregimen komunista ezarri zen, Pol Pot agintari zela. Garai hartan, 2.000.000 inguru kanputxear hil zituen gobernuak, etsai ezkutua delakoaren aurkako politikan, hau da, Kanputxean komunismoa ezartzearen aurka zeudelako aitzakia hartuta. Garai hori Vietnamek Kanputxea inbaditu zuenean amaitu zen, 1978ko abendutik 1979ko urtarrilera iraun zuen 17 eguneko gerran. Horrela, Pol Pot klandestinitatera igaro zen.” Jatorria: Wikipedia.
Phnom Penh ez da oso hiri politte baina merezi dau 2-3 egun bertan pasatzeak Khmer Gorrien diktadura hobeto ezagutzeko ta Kanbodia osoan egin zabiezan sarraskiak zuzenean ikusteko.
Tuol Sleng S21 “Security Prison 21”. Ikastola hau atxilotuen zentru ta tortura leku moduen erabili zabien diktadura garaian. Gaur egun Hilketa Genoziden Museoa bihurtu dabe.
Tuol Sleng-etik Killing Fields-era eroaten zabien jendea berton akabatzeko.
“Homo homini lupus”. Gizakia otsoa da gizakiarentzat.
(Thomas Hobbes-en esaera)
Be First to Comment