Angkor Wat, Siem Reap

Laos-Kanbodia mugatik Siem Reap-era heltzeko 3-4 egun behar izan ditut. Kanbodia sakona da zonalde hau, kotxe oso gutxi errepideetan, ez dago turistarik. Kanbodiatarrak hasieran hotsago aurkitu dodaz baina gero ondo tratau naute. Beste herrialdeetan bezela ume asko bidera urtetzen dira agurtzera ta gustora hartzen dira animoak.

Herrixka batzutan ez dago elektrizitaterik, lo egiteko lekuak aurkitzea ez da erraza izan ta batzuetan errepidea desagertu egiten da…

kanbodia

kanbodia

Kanbodiako Iparralde honetan basoak beste itxura bat daukie. Deforestazio handiak ikusi ditut inguru honetan baita ber-ezarpen zonaldeak ere. Inguru hau nahiko laua ta erreza da bizikletarekin kilometro asko egunero egiteko.

Kanbodian ere Asiako zonalde honetan ikusten hari naizena errepikatzen da, plastikoak eta zaborrak leku guztietan, ez dago zabor bilketarik ez ezer, etxe ondoetan zaborra pilatzen dabe ta gero erretzen dabe erretzen dabienien…

Bidai honetan zehar, batzutan gertau jata bizikleta gainean gabaz heldu nazela pentsatutako herrira. Siem Reap-etik 30km-tara gaba egin jatan, oso kantsaute neuen kilometro asko egin eta gero ta bidegurutz baten zegoen herrian lo ez egitearren tuk-tuk baten bizikleta sartu ta Siem Reap-era joan nintzen. Gerora, erabaki egokia izan zala pentsetan dot Siem Reap-era doan errepidearen azken zati hau zoratzekoa da eta, kotxe, tuk tuk, kamioi, motor pillue danak topera sakatuz.

Siem Reap, Angkor Wat tenpluen ondoan sortutako hiri turistikoa da. Ez da hiri politte baina “alde zaharrean” badaude kale pare bat poteren bat hartzeko ta merke afaltzeko. Komertzial gune handiak daukoz. Juergarako ere aukera daukozu Nigth Street ta holako kaleetan. Gustora ibili leike kaleetatik bai gabaz bai egunez, txarrena Tuk-Tuk-etako tipo nekagarriak. Hemen, lehengo aldiz bidaian osoan, droga izkina bakoitzean eskeintzen dotzue eta prostituzioa ikusten hasten da.

Angkor tenpluak. Ez dot gauza askorik ez berririk esango Angkor tenpluei buruz. Liburu eta blog askotan informazio asko ta asko aurkitu ahal dozue.

Ez dago hitzik Angkor tenpluek osatzen duten edertasuna behar bezala deskribatzeko.Angkor bisitatzeko aukera baldin badaukazue, nik, informazio gutxigaz etortzea gomendatzen dotzuet. Tenpluetaz ta dauzen parajeaz gozatzea, besterik ez. Bizikleta hartu ta 3 egunez, tenpluen artean ume bat bezala ibili naiz osatzen duten handitasunaren edertasunean murgilduta.

Siem Reap

Siem Reap

Siem Reap

 

 

 

 

 

Siem Reap ondoan Tonle Sap lakua dago. Oso laku handixe da, itzela, barne itsaso baten antzekoa. Nire azken egunean Siem Reap-en, antolatutako eguneko ibilaldi bat hartu naben laku honetan aurkitzen dan Kompong Phluk arrantzale herritxo bat ikustera joateko. Herri hau nahiko kuriosoa da, euri garaian herria ur azpian gelditzen da ta garai lehorrean herri “normal” bat da…

Euri garaian lakuak gora egiten du ta dana eztaltzen du.

Herrira barkuz heldu beharra dago errepidea ur azpian gelditzen dalako. Bertakoekin kanoa bat hartu dogu ta herri erditik ta manglare-zuhaitz artetik ibili gara. Gustora!!

image

Siem Reap

Siem Reap

Siem Reap

Phnom Penh-era zuzenean doan errepidearen egoera ta segurtasune oso txarra dela irakurri eta gero bus bat hartzen dot Phnom Penh-erarte. Beste aukera bat lakua Mendebaldetik biribiltzea da, egun batzuetako bide luzea edo ta barku bat hartzea ta lakutik behera joatea hiribururate, baina garai honetan ez daude martxan Azaroan hasten bait dira ibilbide hori egiten.

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

2 Comments

  1. iker
    ekaina 3
    Reply

    Aupa Iker!
    Zoragarri ikusten zaitut.Holan jarraitu txapeldun!
    Besarkada handi bat lekittotik eta ia leku zoragarri bat topatzen dozun urte batzuk barru denok batera bueltatzeko.
    Asteburuen Bartzelonan egon naz finalean…aurten bez…baina ziur hurrenguen baietz.
    Zaindu lagun eta aprobetxaáaa!!
    Aurrera bolie!!!

    • iker
      ekaina 3
      Reply

      Iepa Iker eta familixa!
      Zelako penie ezin Barça-ri irabaztea! Ala ta be bizitakue ederra izango zan! Inbidixe itzela emon doztazue. Zelako girue Bizkaia osuen eta Barnan! Hurrengo finalera ea batera goiazen!! 😉
      Asian leku ederrak dauz arrantzarako, buzeoan ibiltzeko eta garagardo merkeagaz! Eingu planen bat bai!

      Gaur Vietnamera bidean jartzen naz.

      Besarkada handi bat Darwin-etik! Jo ta ke irabazi arte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude