4000 thousand islands, Agur Laos!

Mekong errekak bere bidea jarraitzen dau ta Laos utzi aurretik, ehundaka irla txiki sortzen dira bere barnean. Zonalde honi 4000 thousand islands deitzen diote. Hauetako hirutan, Don Khong, Don Det eta Don Khon-en jendea bizi da ta hauetako bat aukeratu naben Laos-en egon behar nintzen azken egunak pasatzeko.

Don Det irla aukeratu naben, irla txikia ta zubi baten bitartez ondoko beste irlara, Don Khon-era pasa ahal zaitezkena.

Don Det

Oso egunsenti ta ilunabar ederrak ikusten dira irla hauetatik.

Don Det

 Don Det image

Lasai egoteko irlak dira nahiz ta guesthouse ta taberna nahikotxo egon.

Garai lehorrean Mekong errekak zonalde honetan kolore urdiña hartzen ei dau baina orain beste kolore bat dauko bere ibilbide guztian.

Don Det

Agur Laos! Uraren herrialdea! Bizikletarekin zeharkatzeko sufridu beharra dago baina gehiago gozatzen da horrela!

 

 

 

 

 

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

3 Comments

  1. Mikel elorza
    azaroa 13
    Reply

    Zein argazki politak!!! Zer moduz gorputza hainbat eta hainbat kilometro eginda? ANIMOOOOOO ta besarkada bat!!

    • iker
      azaroa 15
      Reply

      iepa Mikel! Hemen gabiz, kilombatzuk galdute baina pozik! Orain dela egun gutxi Malaysian sartu nintzela. Zelan doiaz gauzak Elorrixotik? Eskerrik asko ta ondo segi! Besarkada bat!

  2. Iñaki Alzibar
    azaroa 13
    Reply

    Aupa Iker,
    Argazki ikusagarrixek!!! Guztora zabiltzala igertzen da. Seguru jende eta leku ederrak ezagutu dituzula. Ondo segi eta animo taxpeldun!! Eskuminak lagun!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude