Pakse, “Bolaven Plateau”

Pakse ondoan kokatzen dan “Bolaven Plateau” izan da Laos-eko sorpresa handiena.

Vientiane atzean utzi ta aurrera egiteko ordua heldu da. 3-4 egun bizikletan ibili ta gero Pakse herrira heldu naz. Herri edo hiri hau asko handitzen ei dabil azken urteetan ta herrira heltzean bide, eraikuntza, zubi etab. berri egiten dabiz.

Hasieran jasoten doten sentsazioa ez da oso ona, beste hiri handi, zikin ta kaotiko bat baina guesthouse-ra heldu ta jende atzegina aurkitzen dot. Batzuekin ta besteekin berbetan, inguruan dagoen Bolaven Plateau-taz gauza ederrak komentetan doztiez ta gauzak aldatzen doiaz nire buruan.

Hurrengo egunean motor bat alokatu ta zonalde eder horretaz kontau doztiena ikustera abiatzen naz. Hiritik urten ta gutxira atzematen da aldaketa.

image image image image image image image Pakse "Le Volaven Plateau"

Herritxo, erreka, lautada, mendi, ohian, ur jauzi…danetarik aurkitzen dot inguru honetan.

Bolaven Plateau honen erdian guesthouse baten lo egiten dot ta hurrengo egunean jarraitzen dot zonalde honetaz gozatzen.

Ura eta erreken indarra ta edertasuna

Pakse, bolaven plateau

Pakse, bolaven plateau

“Bolaven Plateau” zonalde hau oso interesgarrixe iruditu jata natura maite duen edonorrentzako. Paradisu txiki bat Laos-en erdian. Berton ere kafea, tea, tabakoa… produtzitzen dabe ta aukera be dau bisita egin ta dastatzeko.

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude