Vientiane

Vang Vieng-nen egun batzuk pasa ta gero, Laosen sartu nintzenetik bidai lagun euki doten kuadrillatxuaz agurtu ta Vientiane bidean jarri naz.

Vang Vieng

Vang Vieng-etik Vientian-era heltzeko bi egun behar izan duaz. Lehenengo parada, Thalat herritxoan izan da. Herri honetan turistaren bat gutxitan gelditzen dala ikusten da, herrian danak arraro begiratzen naute…

Pentakara jolasten dabilen talde handi batera hurbildu naz, jatorrak, intsektuak jaten ta BeerLao edaten pasa dabe arratsalde gaba…danetarik eskeini egin doztie!

Thalat

Ezer ez dozunean espero etortzen dira momentu bereziak!

Thalat

Thalat

herriko irakaslea be berbetan hurbildu jata ta hor ibili gara Laoseko gizartea, politika ta ekonomiari buruz berbetan…pobrezia, emakumeak oso goiz ezkontzen direla (15-20 urte tartean kasu gehienetan), lan egoera, soldatak…

Thalat

Arratsaldea oso interesgarrixe izan da!

Kriston berue pasau dot bi egun hauetan ta kostata heldu naz Laoseko hiriburure. Fundidute!! Guesthousean dutxa bat hartu ta gero “omenaldi” txiki bat emon naz Frantzes-Laos sukaldea daukon jatetxe lasai baten, 10€-gaitik primeran bazkaldu dot ta nire gorputzak ezkertu dau!

Vientiane

Niretzako Vientianek daukon interesgarriena erreka inguruko zonaldea da. Bertan biltzen da Vientianeko jendea arratsalde partean bai ilunabarra ikustera, kirola egitera, merkature edo ta pasiuan Mekong errekako “freskotasunean” 30 gradutik ez dakit jeitsi garen egun hauetan…inguru horretan be jatetxe asko dauz ta giro politte aurkitu dot…

Vientiane

Vientiane

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

2 Comments

  1. Iñaki Alzibar
    urria 26
    Reply

    Aupa Iker!!!
    Argazki ikusgarrixek. Animo txapeldun eta gozatu bidaigaz.
    Agur bero bat Durangotik!!
    Hurrengo arte.

    • iker
      azaroa 15
      Reply

      Iepa Iñaki!
      Eskerrik asko! hemen jarraitzen dogu Asiako zonalde honetaz disfrutatzen ta egun batzuetan bizikleta gainean sufritzen ere! Besarkada bat Pinang hiritik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude