Luang Prabang eta Vang Vieng

Luang Prabang oso herri politte da, Frantzes influentzia igertzen da bere alde zaharrean. Herri moduen momentuz ikusi doten politena seguruenik.

Erreka ondotik bizikletan edo ibiltzen joatea, gabeko merkatuan sartzea, goizean goiz monjeak ikustea, Utopia tabernan gaba amaitzea edo ta inguruko ur jauzietara hubiltzeko aukera ederra emoten dau herri honek.

luang Prabang

Luang Prabang

Luang Prabang

Luang Prabang

Vang Vieng

Luang Prabang-etik urten ta gutxira ur jauzi elegante batzuetara hurbiltzeko aukera izan dot, Tad Sai izenekoak.

Hauetara heltzeko txalupatxo bat hartu beharra dago

Vang vieng

Errekatik gora ohianean sartzen zara, ederra, ez dago inor…

Luang Prabang

bueltatxue egin eta gero goizeko bainu freskoa hartu dot bakar bakarrik…

Vang vieng

Luang Prabang-etik Vang Vieng-erarte doan bidea momentuz bizikletan aldetik bidaiko zati gogorrena izan da duda barik baita ederrenetarikoa ere. Herri galduetatik pasatzen zara, umeak momentuoro agurtzen zaitue, turistak bertotik bakarrik busean pasatzen dira…aurkitu dodazen “turista” bakarrak…zoroak!!

Luang Prabang

Luang Prabang

3 egun behar izan duaz ibilbide hau betetzeko. 27km-ko mendateren bat tartean ta mendate asko 6 ta 15km tartean dabizenak. Ikusgarrixe!! Mendi ta ohian ederretatik baina benetan oso gogorrak. Pazientziaz ta aurrera!!

Vang Vieng Laos osoan juergarako gunea bihurtu da. Bere erreka ederrean tubing delakoa egitea ta erreka ondoko tabernetan edaten gelditzea da motxilero askoren eguneko plana, ala ta be juergatik aparte gauza asko egin leikez inguru honetan ta bai merezi dau egun batzuetarako paraje honetara hurbiltzeak. Oso ederra da inguru guzti hau. Mendiak, kobazuloak, erreka, kayak, ur jauziak…juerga nahi ezkero herri martxosoa baina beste gauza asko ere egiteko aukera emoten dauena…

Vang Vieng

Vang Vieng

Vang Vieng

 

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude