Santiago Bidea Bizikletan

Apirilak 17an hasiko da bidai berri bat.

Hau izango da alforjadun bizikleta batekin egingo doten nire lehen irteera. Aurretik bai ibilita nago mendiko bizikletarekin gora ta behera baina alforjekin hau izango da lehena ta espero dot azkena ez izatea ta udan beste herrialde batzuetatik ibiltzea zikloturista moduan.

Azken egunetan bizikleta prestatzen ibili naz gora ta behera: erroberak, frenoak, potentzia aldatu, bizikleta garbitu…

Bidaia prestatzeko informazioa hurrengo lekuetatik jaso dot:

Bizikletan bidaiatzeko www.rodadas.net

GPS-ko rutak ikusteko www.wikiloc.com 

Nik Alicia Urrea eta Alvaro Martinen “Viajar en bicicleta” liburua gomendatzen dotzuet.

Viajar en bicicleta

Liburu hau asko lagundu dozta bizikletan bidaiatzeko prestakuntzan. Bai arlo materialean ta baita, umorez beti, arlo phsikologikoan egiten dituen gomendioegaitik ere.

Konkretuki Santiago bidea bizikletaz egiteko Juan Menendez Granadosen “Camino de Santiago en BTT” liburua gomendatzen dotzuet. Baita www.bicigrino.com web gunea ere.

caminodesantiagobtt

Bukatzeko eskerrak emon nahi dotziet dana prestatzen lagundu doztien lagunei: Iontxu, Zirru ta Luisari. Itxitako materialangaitik ta batez be animoengaitik.

 

 

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude