Chiang Mai eta Pai. Agur Thailandia

Thailandian, oinarte, herri bat nabarmendu beharko banaben, hau Chiang Mai izango zan duda barik. Denboralditxo bat berton bizitzen gelditzeko herria iruditu jata. Behar dozuzen zerbitzu guztiak gertu, mendia, giro ona, jende atsegiña… Oso gustora egon naz bertan 4-5 egunetan.

Chiang Mai-n Warms Showers-eko beste kide baten etxean gelditu nintzen. Krist, tipo bikaina, kirolaria, bizikleta zale amorratua… Berakin batera oso irteera politte egin naben bizikletaz inguruko mendi batetik…ohian erditik…ederra!!!

image

Chiang Mai-n gabero The North Gate Jazz tabernan amaitzen naben zerbeza batekin zuzeneko musika entzuten. Leku ederra musika ta jendeakin elkartzeko.

Chiang Mai

Arratsalde askotan, afaltzera juen aurretik Birds Nest Cafe-ra jueten nintzen lasai egotera, musika entzutera zeozer irakurtzen naben bitartean. Bertako jabea, Yao oso atsegiña da ta liburu begetariano bat idatzita dauko, oso sukaldari ona ei da ta nekazaritza ekologikoa egiten den komunitate baten parte da.

Chiang Mai

Chaing Mai-ra heldu ta berton nire lehen Thailandiatar masajea hartu naben. Masajea gogorra da, ez da erlaxatzeko masaje bat, gorputz osoan jaso naben ta masajelariak bere gorputz osoa erabiltzen dau estiramentuak ta posturak zure gorputzean behartzeko. Chiang Mai-n leku asko dauz masajeak hartzeko, prezio onean ta benetan merezi dauela probatzeak.

Herriaren alde zaharrean tenplu asko ere ikusteko aukera dauz.

Chiang Mai

Baita merkatu oso girotsua

Chiang Mai

Berton ere Thai sukaldaritza klase batera apuntau nintzen, egun bateko klasea, goizetik arratsalderarte. Goizean merkatu batera joan ta han sukaldariak produktu desberdiñetaz berba egin ostean baserri batera mugitu giñen. Baserrian txoko handi bat eukien su desberdiñekin. Han ibili giñen plater desberdiñak prestatzen eta dastatzen be!!

Chiang Mai

Chiang Mai

Pai “hippie” herria

762 kurba ei dauz Chiang Mai-tik Pai herrira doan errepide estutxuan. Errepide gogorra eta luzea zala irakurri ta gero busean juetea erabaki naben Chiang Mai-n bizikleta utzita. 3:30 ibilbidea busean.

Pai orain dela urte nahikotxo herri hippie bat bihurtu zen ta artista askoren bizilekue bihurtu zan, marihuana, mendi artea leku ona zen sormenerako. Gaur egun be mantetzen dau toke hippie polit bat baina agian lar ezaguna bihurtu da lekue ta jende asko juergara be hurbiltzen da. Hala ta be merezi dau bizitatzeak.

Pai

Pai-n bi gaba egin nabezan. Herri politte da Pai, inguru paregabe baten erdian kokatute, erreka handi eta txiki batzuen artean non aukera asko dauz ohianan zehar trekking-ak egiteko, elefanteekin ibili ta zaintzeko etab…

Pai

Nik motor bat alokatu ta buelta politte emon naben ingurua ezagutzeko.

Pai

Chiang Mai-ra bueltau ta Laos bidean jarri nintzen. 3 egun behar izan nabezan Laosera heltzeko. Ibilbide honetan euria lagun euki naben egunero. Erdian, Chiang Rai hiria dago bertan ere aukera asko dauz trekking-ak etab egiteko baina ez naben aukera ta denbora asko euki hiria ezagutzeko.

Chiang Rai

Thailandian zehar ibiltzea oso erreza izan da: jende atsegiña ta beti laguntzeko prest, errepide onak, guesthouse merkeak ta garbiak, jateko aukera on ta desberdin asko, fruta tropikal zapore oso bereziekin…

Oso jende jatorra ezagutu dot herrialde osoan zehar.

Buelta asko emon eta gero erabaki egokia izan da bidaia bertatik hastea. Gero arte Thailandia!!

iker Written by:

Jaio, Musika, Hil (BTX). Mendian galdu. Musikarekin hegaz egin. Bidaiekin beste bizi bat bizi. Argazkilaritzarekin argiak margotzen dituen sekretuak ikustea.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude